Carrefourrek euskal produktuak sustatuko ditu Katalunian

Urriaren 20a bitartean, 300 produktu baino gehiago jarriko ditu ikusgai bertako hipermerkatuetan

07.02.2020 | 12:36
Bittor Oroz (Eusko Jaurlaritza), Asier Arrese (Hazi) eta Carrefourreko ordezkariak.

donostia - Urriaren 20ra bitartean, 300 euskal produktu baino gehiago egongo dira ikusgai Carrefourrek Katalunian dituen hipermerkatuetan. Erakusketa monografiko honetan Euskadiko 51 enpresak hartu dute parte.

Joan den urriaren 5ean abiarazi zuen Carrefourrek honako kanpaina eta inaugurazioan ondoko hauek egon ziren: Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Oroz, Carrefour Euskal Herriko eskualdeko zuzendari Emilio Muñoz Muñoz eta Carrefour Kataluniako eskualdeko zuzendari Jesus Inarejos Milan, besteak beste. Bezeroei aukera zabala eskaintzea da Carrefourren bereizgarrietako bat, nazio mailako konpainia handien produktuak zein tokiko enpresa ertain eta txikien produktuak eskainiz.

Gauzak horrela, Euskadiko enpresa askorekin egiten du lan, eta modu horretan tokiko produktuez hornitzen ditu Carrefourrek bere dendak. Azkeneko urtean, esate baterako, Euskadiko 397 enpresekin izan ditu harreman komer-tzialak, 253 milioi euroko balioa izan dutenak.

Kanpaina honen bitartez, tokiko enpresen produktuak bertako merkatuan sendotzea espero du. - N.G.

Lo último Lo más leído