BEC-ak 4.0 Industria eta Zibersegurtasun arloetako ekitaldiak batera jasoko ditu aurten
Erakusketa guneak protagonismo handiagoa irabaziko du bi ekitaldiek euskal industrian duten presentzia nabarmena dela eta
BILBO. BEC-ak 4.0 Industria eta Zibersegurtasun arloetako ekitaldiak batera jasoko ditu azaroaren 20 eta 21ean. Era honetan, erakusketa guneak protagonismo handiagoa irabaziko du aurten bi ekitaldiek euskal industrian duten presentzia nabarmena dela eta. Hala ere, biek mantentzen dute orain arte izan duten helburua: Euskadi Europako erreferente bihurtzea etorkizun hurbilean funtsezkoak izango diren bi arlotan, Zibersegurtasunean eta 4.0 Industrian.
“Basque Industry 4.0-The Meeting Point” jardunaldiak bere seigarren edizioa egingo du aurten, eta urteroko hitzordu bezala egonkortu du bere burua, arlo horretako eragile garrantzitsuenek (erakunde publikoek, enpresek, klusterrek, teknologi zentroek eta unibertsitateek) gogoeta egiten dezaten 4.0 Industriaz. Ekitaldi honek sona handia lortu du nazioartean. Iazko edizioan Europako Batzordeak ekitaldi horren data berean egin zuen espezializazio adimenduneko hiru plataformen (S3Platforms) lehen bilera bateratua. Hain zuzen, Berrikuntza eta Fabrikazio Aurreratuko (GROW ZN) zuzendari Slawomir Tokarsi-k berak eman zuen Kongresuko hitzaldietako bat, eta Batzordearen web orriak gonbita luzatu zuen Basque Industry 4.0 ekitaldian parte hartzeko.
Une honetan Kongresuaren egitaraua prestatze-fasean dago, eta aurten ekitaldiak protagonismoa partekatuko du 4.0 Industriaren barruan funtsezkoa den beste gai batekin, hain zuzen, zibersegurtasunarekin. Baina erakusketa-guneak, iaz 135 enpresa bildu zituenak, presentzia handiagoa izango du.
Bertan izango dira, orobat, 4.0 Industria eta zibersegurtasun arloetako atzerriko pertsona ezagunak eta Bind 4.0 programaren aurtengo edizioko startup teknologikoek ere beren txokoa izango dute.
Iazko “Basque Cybersecurity Day” jardunaldiaren lehen edizioa sorpresa atsegina izan zen nazioarteko eragileentzat, bai hizlarien mailagatik eta bai parte-hartzaileak erakartzeko gaitasunagatik. Iazko lehen saiakeran zibersegurtasun arloko erreferentziazko ekitaldi bihurtu zen Europa hegoaldean, eta horri esker, Zibersegurtasuneko Euskal Zentroak (BCSC) aukera izan zuen protagonista bezala parte hartzeko San Frantziskoko RSA Conference ekitaldian (Estatu Batuetan gai horri buruz egiten den kongresuan).
Ekitaldi bateratuaren egitaraua oraindik zehaztu gabe badago ere, Basque Cibersecurity Day jardunaldiak berriro bilduko ditu aurten zibersegurtasun arloko hornitzaileak eta erabiltzaileak, eta agerian jarriko du zein garrantzitsua eta beharrezkoa den horrelako mehatxu berrietatik babestea, bai enpresa barruan eta bai bizitza sozialaren edozein esparrutan
Más en Economía
-
La Seguridad Social perdió 22.079 afiliados extranjeros en agosto en el Estado, hasta los 3,07 millones
-
Crece el número de autónomos en construcción, entretenimiento y cuidados en Navarra
-
Sánchez exigirá a las plataformas eliminar 53.000 pisos turísticos ilegales para que pasen a alquileres constantes
-
Préstamos preconcedidos: por qué debemos pensárnoslo dos veces antes de aceptarlos