BILBO. Bereinterbentzioan, arrantza zuzendariak azpimarratu du sektoreak EuskoJaurlaritzarentzat duen garrantzia; izan ere, lehiakorra etaerrentagarria ez ezik gizartearen eta ingurumenaren ikuspegitikiraunkorra izatea ere nahi du Eusko Jaurlaritzak.

“Euskal flotarentunidoen arrantza izan da eta da Euskal Herriko arrantza jarduerarenoinarrietako bat. Eta ez hori bakarrik: Euskal herriaren nortasunaeta itsasoarekiko grina markatu dituzten tradizioetatik datorrenarrantza da”, baieztatu du Azkuek.

Azken 10 urteetan,hegaluzearen baxurako harrapaketak Ipar Atlantikoko stockarenguztirako harrapaketen %27 izan dira eta hegalaburrarenak, berriz,Ekialdeko Atlantikoko eta Mediterraneoko stockaren harrapaketen %5.Arrantza selektiboa da, zeina ingurumena errespetatzen dutenharrapaketa metodo tradizionalekin egiten baita, eta horrek egiten duflota honen harrapaketak kalitate bikaina izatea, arrantzaleekbetidanik dakitena egiten arrainen kontserbaziorako jardunbideegokiak baitituzte.

Atun tropikalenarrantzari eta Euskal Herriko atun sektoreari dagokienez, "dudarikgabe" sektore erreferentea da Euskal Herrian, ziurtatu duarrantza zuzendariak; hala erakusten dute, gainera, datu hauek:euskal flotak hainbat banderatako 54 itsasontzi ditu eta ozeanoguztietan harrapatzen diren tunido tropikalen munduko harrapaketen%10 harrapatzen ditu; sektoreak 7.900 zuzeneko enplegu eta 21.000zeharkako sortarazten ditu guztira, eta horietatik Euskadin 1.700zuzeneko eta 3.000 zeharkako, eta 1.550 milioi euroko jardueraekonomikoa; gainera, atun ontzien %95en diseinua, ingeniaritza etaeraikuntza made in Euskadi da.

Azkuek balioetsinahi izan du, baita ere, “euskal arrantzaren sektoreari eskainitakoahalegina, sektorearen garapen zientifikoa eta teknikoa edo, besteera batera esanda, sektorearen modernizazio teknologikoa eta ekimenberritzaileen aldeko apustua ekartzen baititu". Zentzu horretan,azken urteetan “Euskal Administrazioaren eta sektorearen berarenkonpromisoari esker, arrantzaren zientzia eta teknologiaren euskalsistema indartzea lortu da, giza baliabide eta baliabide materialasko erabiliz ikerketa, garapen teknologiko eta berrikuntzakojarduerak egiteko. Hala, azpimarratzekoa da zientziaren eremuanAZTIko ikertzaileak laguntzen eta parte hartzen ari direla arrantzakudeaketarako munduko erakunde guztiekin”, adierazi du.

Gainera, arrantzazuzendariak nabarmendu nahi izan du Eusko Jaurlaritzatik Bermeo TunaWorld Capital elkarteari ematen ari zaion bultzada. Elkarteak 30bazkide baino gehiago dauzka gaur egun, eta bere helburua da atunareninguruko kudeaketa iraunkorra bultzatzea maila globalean, baliabidenaturala den heinean, ezagutza zientifikoaren eta jardunbide egokienlidergoaren bitartez. Ekimen horren esparruan, “lanean ari garaatunaren iraunkortasunaren aldeko nazioarteko adierazpenaren akordioalantzeko”, iragarri du.