LESAKA. Tantirumairu ikastolak antolatutako XXX. Txoko-Txiki ipuin eta ilustrazio lehiaketako sari banaketa egin zen asteazkenean. Ikastolako bertso eskolakoek emanaldia eskaini zuten, Estitxu Arozenaren gidaritzapean eta Oskar Estangak bere kantuekin saioa alaitu zuen eta sariak banatu zituen.
Sariei dagokienez, ipuin lehiaketan hauek izan ziren irabazleak: lehen mailan Lexuri Arotzena Portu, Paperezko kometa ipuinarekin, bigarren mailan Oihana Arruti Terreros Ipar Poloan hartzak lanarekin, hirugarren mailan Maddi Igoa Apezetxea Iratiren abenturak lanarekin, laugarren mailan Ainara Etxeberria Terreros Hodeiez egindako gaztelua lanarekin, bosgarren mailan Iratxe Muxika Karrion Paristik datorren lanarekin, eta seigarren mailan Kattalin Odriozola Muxika, Arraina eta ilargia idazlanarekin.
Ilustrazio lehiaketan, Barbantxo ipuinerako ilustrazioak marraztu behar zituzten eta lehen mailan Oihan Urroz Oiarzabalen lana saritu zuten; bigarren mailan Imanol Mesa Garmendiarena; hirugarren mailan Aimar Igarzabal Jaunsarasena; laugarren mailan Izaro Iparragirre Irigoienena; bosgarren mailan Garazi Migeltorena Mitxelenarena eta seigarren mailan Leire Pagadizabal Igarzabalena.