abaurregaina - Non erabiltzen da Aezkera?
-Etxetan. Aitetamen euskera dakit nik. Orei ikasten dutena ikastoletan gero karrikan ez dute erabiltzen. Nik ez tut aitzen haurrak eta gazteak aezkeras elekan.
Zure kasuan, non ikasi zenuen Aezkoako euskalkia?
-Dakitan euskara erakutsi zadaten aitetamek. Zaharrekin ere praktikatzen nue anitz baia ia orain guziak fan zire ta gori gutiago egon da. Gizon zaharrek badakite baina gaztek euskera guti.
Aezkera eta Euskara Batua oso ezberdinak dira?
-Nik eztait baina lege hitz ez tut konprenditzen. Herriko jendeekin konprenditzen niz ongi ene euskera beidakite, baia mutiko gaztekin anitz gauza ez.
Zein da zuen euskeraren egoera gaur egun?
-Gazteek euskara batua dakite. Aezkera guti, igual Arian eta Hiriberrin baia bertze herrietan ez. Adibidez, Abaurrepean ez eta lehen ere ez zakite euskera.
Gure euskera ez dute kontserbatuko. Ikasten badute batua izango da. Fatenen Frantziara, euskeraz konprenditzen gine anitz.
Etorkizunean euskalkia mantenduko da Aezkoaldean?
Gaztek ez dute nahi. Faten dira ikastolara baina hortik kanpo ez dute erabiltzen. Ene euskera desaparezituko da eta akaso batuas segituko dute.
Goinbertze gauza desaparezituko dira eta desaparezitu dira. Bere euskera konprenditzen dute baina ene euskera eta zaharren euskera ez eta gortako desaparezituko da. Hitz batzuekin nahasten dira eta ez due indarra egiten konprenditzeko. - I. Bidegain