etxalar - Ortziral arratsaldeko 6.30ean hasita Salvados programako Oligopoly erreportajearen proiekzioa eta Goiener kooperatibako presidentearen eskutik hi-tzaldia izanen dira kultur etxean. Orain arte, argia konpainia elektriko handiek fakturatzea zen aukera bakarra. Goienerrek bertze aukera bat aurkezten du; berdin ordainduz, kooperatibaren irabaziak iturri be-rriztagarrien bidez energia sortzeko erabiliko dituzte. Berako Udalak dagoeneko sinatua du hitzarmena kooperatiba honekin. Gazteek bilerara agertzeko deia egin diete herritar guztiei. - A.A.A.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
