Lesakako trikitixa irakasleak omendu zituzten larunbatean
Nafarroako II. Trikiti Jaialdiaren baitan zazpi bikotek parte jartu zuten Harriondoan
lesaka - Arrakasta handia izan zuen larunbatean Nafarroako Trikitixa Elkarteak eta Lesakako trikitixa taldeak bigarren aldiz antolatutako Trikiti jaialdiak. Harriondoa Kultur Etxea jendez lepo zegoen, aforo guztia beteta, eta zazpi bikoteren emanaldiaren ondotik, omenaldia eskaini zitzaien herrian trikitixa irakasle izan diren Marisol Otxoteko, Laura Apeztegia eta Jone eta Estitxu Elgorriaga ahizpei.
Iker Zubeldiak eta Iban Urdangarinek zuten emanaldian zazpi bikote aritu ziren: Iñaki Mendinueta eta Irune Agirre, Kristina eta Amaia, Epelde eta Lutxurdio, Agus Barandiaran (Korrontzi) eta Xabier Berasaluze (Leturia), Edurne Iturbe eta Oihana Irastorza, Jon Ostolaza eta Arnó eta Gari eta Iñaki. Euskal Telebistak ere grabatu zuen emanaldia eta laister eskainiko omen dute.
Ondotik, Irubiden egin zuten afarian kasik ehun lagun bildu ziren eta trikitia eta panderoa joz ibili omen ziren goizaldeko ordu ttikiak arte. - A.A.A.
Más en Navarra
-
La diversidad lingüística, eje del número 22 de la revista Keinu de Lizarra Ikastola
-
El mercadillo Basotxoa del Bosquecillo cierra el sábado el primer semestre con una jornada sobre la cereza
-
Las doce redes de mayores de Pamplona tejen apoyo en los barrios con actividades de ocio
-
Pamplona y Baiona estrechan lazos con un intercambio pedagógico de sus escuelas infantiles