Tolosa. Azaroan Alaine Agirre izan da Galtzaundiren Irakurle Taldean eta abendurako saioa dagoeneko prest dute. Maider Agirre Gurrutxaga izango da idazle gonbidatua eta Bihotzero eleberria mintzagai izango du. Oraingoan ere, idazlea bertan izango da. Hitzordua abenduaren 14an izango da, 19.00etan, Tolosako kultur etxean eta irakurgaia, esan bezala, Bihotzero eleberria. M.S.S.