Síguenos en redes sociales:

Lamien inguruko jardunaldia antolatu dute biharko

Alkiza - Lamiak ardatz hartuta, egun osoko jardunaldia antolatu dute biharko Alkizan. AIKO taldea, Susana Cencillo, Ana B. Garcia, Juan Kruz Igerabide, Gerezi Jauregi, Koldobika Jauregi eta Iraitz Lizarragak parte hartuko dute. Egitarauaren arabera; 10.00etan lamien inguruko arte tailer irekia izango da Don Juanena eraikinean, 12.00etan ipuinak Fagus museoan, 17.00etan dantza saioa plazan, eta 20.00etan Lamiaren zubia emanaldia (SK efimeroen ikus-entzun emanaldia) Martin de Tours Deunaren Elizan. Sarrera doakoa izango da.