Orio - Santa Zezilia eguna, musikarien patroia, ospatu da aste honetan, eta hori dela eta, urtero egiten duen kontzertua eskainiko du gaur bertan Orioko Salatxo abesbatzak. Hala, gaur igandea izango da emanaldia San Nikolas Bariko elizan. Meza nagusia bukatu ondoren eskainiko du herriko taldeak kontzertua, hau da, eguerdiko 12.40 inguruan, hain zuzen ere.