Lezo - Lezoko Udalak jakitera eman duenez, gaur Furgobara-tzak aurtengo lehen bisita egingo du Lezoko baratze parkera. Ohikoa den moduan, bisita 18.00etatik 19.30ean bitartean izango da; 90 minutuko iraupena izango du beraz.
Hitzordu horretan, tomatearen inguruko tailer berezia eskainiko da, izan ere, udaberria da fruitu hau landatzeko urteko sasoi egokiena.
Zalantzak Arazoak edo zalan-tzak dituzten kideek Baratze Parkeko Sareko teknikariaren laguntza izango dute.
Hasteko baratzekideei aholkularitza tekniko zuzena eskainiko zaie, bisita egunean partzeletara hurbilduz eta erabiltzaileek dituzten zalantzei edota kezkei konponbideak proposatuz.
Gainera, baratze parkearen ikuskaritza eta jarraipena buru-tzen da. Izan ere, baratze parkeko egoera egokia bermatzeko helburuarekin, teknikariek baratzea aztertzen dute, hileroko txostena bidaliz udal eta elkarteari, identifikatutako arazo edo gabeziei konponbideak proposatuz.
Bestalde, landare ekologikoak eta baratzeko beste produktuak erosteko aukera eskainiko da eta zerbitzu desberdinak kontrata-tzeko aukera emango dute. Adibidez, lurraren prestaketa lanak, hondakin begetalak birrintzeko zerbitzua edota inguruko landaretzaren garbiketa kontratatu daitezke baratzekideek nahiko denbora ez badute.
Azkenik, baratze parke sareko aktibitateen komunikazioa eskaintzen dute. - A.M.