Egia, Aiete, Erriberak eta Intxaurrondo jaietan dira
Hainbat ekintza antolatu dituzte hiriko lau auzo horietan asteburu osoan zehar
donostia - Txupinazoa atzo arratsaldean bota zuten Egian eta jaiek hartuko dute auzoa asteburu honetan, Porrontxo eta Porrontxa erraldoiak lagun. Haur, gazte eta beteranoen eguna izango dute gaur, bihar jolasak eta musika izango dira nagusi eta igandean euskal jaia egingo dute.
Intxaurrondo Zaharrean ere abiatu zituzten ospakizunak atzo arratsaldean pintxo-poteoaren ondoren eta, besteak beste, Intxaurrondo eguna antolatu dute biharko.
Loiolako Erriberetan, berriz, gaur hasiko dituzte auzoko jaiak, 19.00etako pregoiarekin, Handia filmeko taldearen eskutik. Hamar urte beteko dira aurten festak lehenengoz ospatu zituztenetik.
Aieten ere izango da zer egitekorik. Festetako bigarren asteburuan, besteak beste, erromeria egingo dute bihar Katxolan. - N.G.
Más en Navarra
-
Encuentros entre políticos dentro del Ayuntamiento de Pamplona antes del Chupinazo
-
Adanero (PPN), "indignado" en el Chupinazo por las palabras fuera de protocolo en apoyo a Palestina
-
San Fermín 2025 | Los grupos municipales esperan unas fiestas de "convivencia"
-
San Fermín 2025 | El Chupinazo en la Plaza del Castillo