elizondo- Baztan Kirol Elkareak, bertze urte batez, futbol eskola antolatu du haurrentzat 2018/2019 denboraldirako. Urriaren 5ean hasita, ikasturte osoan zehar, ekianera arte, ortziraletan eskainiko du futbol eskola, 5 eta 9 urte bitarteko neska eta mutikoendako. Futbolaz gain, bertzelako jolasak ere eginendituzte, talde lana eta lagutasuna bezalako baloreak oinarri hartuta, kirola praktikatzeko aukera eskiani nahi dute. 5 monitore ariko dira ain desberdinetako taldeak zuzentzen. Ortziralero, 17.00etatik 18.30era burutuko da futbol eskola, Elizondoko Giltxaurdi futbol zelaian. Izena eman edo informazio gehiago nahi duenak 660 217 302 telefonora dei dezake edo posta elektroniko bat bidal dezake coordinadorcdbaztanke@gmail.com e-postara. - F.A.G.