Hainbat ikastaro antolatu ditu Baztango Udalak
elizondo - Ikasturtea hastearekin batera, aurten ere Baztango Udalak ikastaro anitz antolatu ditu ondoko hilabeteetarako: zura lan-tzeko, xaboiak, txanpu solidoak eta tigre baltsamoa egiten ikasteko, atabala edota gaita jotzen treba-tzeko, telefono mugikorrekin argazki onak atera-tzen ikasteko, ogi ekologikoa egiten ikasteko, scrapbooking-ari buruzkoa eta emakumeendako musikoterapia tailerra izeneko ikastaroak dira udalak antolaturikoak. Urritik ai-tzinet abiatuko dira gehienak, bertze batzuk azaroan eta baten bat abenduan. Udalak antolaturiko ikastaroez gain, Elizondoko abesbatzak Ahots teknika ikastaroa antolatu du eta Abesbatza Ttikian izena ere eman daiteke; Baztango Gaitariek, erraldoiak dan-tzatzen ikastekoa eta Baztandarrak dantza eskola eta Jo ala Jo taldeek mutildan-tza, Baztango jauziak eta dantzen ikastaroa antolatu dituzte. Izena emateko edota informazio gehiago jasotzeko, Arizkunenea kultur etxera jo daiteke, goizeko 7.30etik 15.00etara, 948 58 12 79 telefonora ere dei daiteke edota e-posta bat kultura@baztan.eus helbidera idatzi. Izen ematea ortziralean, irailaren 28an bukatuko da. - F.A.G.
Más en Navarra
-
Instan a la ciudadanía a adelantar 30 días su próxima ITV
-
6.327 personas han votado ya para elegir el cartel de Sanfermines 2024
-
Concesión de una parcela en Lezkairu que acogerá el Instituto de Agrobiotecnología (IDAB)
-
Homenaje a Herminia León Ruiz, vecina centenaria de la calle Artajona de la Txantrea