zarautz - Datorren astean ekingo diote zarauztarren artean Asti Txiki bezala ezagutzen den futbol zelaiko harmaila estalia eraikitzeari. Hala azaldu zuten atzokoan Xabier Txurruka alkateak eta Iban San Martin kiroletako zinegotziak.

Lanak 221.943,34 euroko aurrekontua dute eta Campezo Obras y Servicios S.A enpresari esleitu dizkio Zarauzko Udalak. Iaz Errugbiko harmailaren “txapela” eraiki zuen enpresa bera da belar artifizialeko futbol zelaiaren obraz arduratuko dena eta honek hamabi asteko iraupena izango duela iragarri zuten.

Harmaila berri honek 90 metro karratuko azalera estaliko duela jakinarazi zuten eta 90 ikusle hartzeko gaitasuna izango duela. “Lurretik jasota eraikiko da, zelaia hobeto ikusteko eta oinarrian geratzen den espazioa gordeleku gisa erabili ahal izango da”, iragarri zuten Udal arduradunek.

Alkatearen hitzetan, “urte asko itxaron ostean, Astiko instalakun-tzak erabiltzen dituzten Zarauzko Kirol Elkarteko sailen beharrei erantzuten ari da Udala”.- N.O.