Zaldibia- Ordiziako Urrup antzerki taldeak Hitz egin behar dugu haien azken obra estreinatuko du gaur, Zaldibian. 18.30ean taularatuko dute hamar aktorek lan hau eta Julio Escaladak idatzia izan da. Bestalde, Rosa Rojok zuzenduko antzezlana. Zazpi bakarrizketetan, bikotekideen arteko komunikazio eza da protagonista guztiek duten gai amankomuna eta horri aurre egiten saiatuko dira. Emakumeen aurkako indarkeriaren eguna da gaur eta horren baitan antolatu dute ikuskizuna. M.A.