elizondo. Joan zen astean, Baztango Liburutegian, Dani Martirena idazle eta kazetari legasarrak Cosimoren katiuskak liburua aurkeztu zuen. Aurten Etxepare saria irabazi du Danik eta Ana Ibañezek elkarrekin egindako album ilustratuak, eta duela hilabete pare bat argitaratu zuten. Liburutegira, Cosimo bezala, katiuska horiak jantzita etorri zen Dani eta ilustrazio eta osagarriz lagunduta liburuaren kontaketa egin zuen F.A.G./Argazkia: Ondikol