parte zaharra. Manifestazio jendetsua egin zuten atzo arratsaldean Parte Zaharrean Kanpandegi kaleko gaztetxearen alde eta hura hustutzeko abiatutako prozesuaren aurka. Ehunka pertsona bildu ziren protestan eta, aurretik, guraso eta haurrak abiatu ziren, okupatutako eraikinean umeekin jarduerak egiteko aukera dutela aldarrikatuz. Udalarena da eraikina Jaurlaritzari atxikituta bazegoen ere eta irailean okupatu zuten Kijera izenarekin bataiatutako gaztetxea sortzeko. Hustutzea berehalakoa izango dela eta erresistentzia iragarri dute. Argazkia: E.V.