ZARAUTZ ? Ongizate fisikoa etaemozionala sustatzeko tailerberriak antolatu ditu urteko lehenengo hiruhilekorako ZarauzkoUdalak.

Miren Letamendia, Osasun etaPrebentzio zinegotziak tailer hauekeskaintzearen helburu nagusia osasunaren sustapena dela gogorarazi du: “Osasunaren sustapena ikuspegi zabalean ulertzen dugu Prebentzio sailetik. Osasunaz hitz egiten dugunean osasun fisikoari etaemozionalari buruz ari gara”. Tailer hauen bidez zarauztarrei ongizaterako eta egoera emozionalakhobetzeko baliabideak, tresnak,ezagutzak, trebetasunak eta gaitasunak ikasiko dituztela esanezjarraitu du. Horrez gain, tailerhauek elkarren artean gauzak partekatzeko, hobeto sentitzeko etairtenbideak aurkitzeko guneakizango direla zehaztu du.

Hala, bi ikastaro berri eskainikodira datozen hilabeteetan. Lehena,Haur masajea izenekoa izango da.Bertan, begiraden, irribarreen,kontaktuaren, hitzen eta jokoarenbidez komunikatzararen artea lantzen ikasiko da. “Haur masajeateknika goxo eta atsegina da, etaukimenaren bitartez, haurrarengorputza eta emozioen munduarekin bat egitea ahalbidetzen du,modu sakonean”, esan zuen Letamendiak. Ikastaroa praktikoa izango da. Hau da, gurasoek beren haurrei masajea emango diete. Irakaslea Nerea Mendizabal izango da etaZuberoa kalean dagoen 22 zenbakian emango da. Egunei dagokienez urtarrilak 19, 31 eta otsailak 7,12 eta 14an esakiniko dira goizeko10.00etatik 12.00etara. Prezioa, hamabost eurokoa da eta zortzi etahamar pertsona inguruko taldeaosatu beharko da.

Bigarren tailerrari dagokionez,Haurren haserraldiak eta besteemozioen kudeaketa eta akonpainamendua izenekoa da. Saioakasteazkenetan leku berdinean17.30etik 19.00etara izango dira.Otsailaren 20 eta 27 eta martxoaren 6 eta 13 egunetan. Kasu honetan, ordea, gutxienez hamarpertsona eta gehienez 16ko taldea osatu beharko da ikastaroa aurrera ateratzeko. Matrikulazioarenprezioari dagokionez hamar euroaizango da.

Parte hartzeko interesa duenakurtarrilaren 21a baino lehen eginbeharko du helbide elektronikora(prebentzioa@zarautz.eus) mezu batbidaliz. Informazio gehiago eskuratu nahi duenak, aldiz, eskuragarri duwww.prebentzioa.wordpress.comweb orrialdean edo 943 00 51 27 telefono zenbakira deituta.