Síguenos en redes sociales:

Itxura berritua du Villabonako haurreskolak

Eraikineko aurrealdea berriz margotu du Udalak, Osatuz hiri-birsorkuntza programaren baitan

Villabona - Seaska haurreskola aurkitzen den eta udalarena den eraikinean berriztapen lanak egin berri dituzte. Osatuz hiri-birsorkun-tza programaren baitan, eraikineko aurrealdea berriz margotu dute, urteen poderioz eta grafitiren bat edo besteren eraginez fatxada zaharkitua baitzegoen.

Plan honen baitan, Gaztelekuko (elizaren aurrealdean) hesia kolore bakar batez ere margotu dute, horrekin estetika hobekuntza nabarmena lortuz. Hurrengo asteetan, Osatuz programako bigarren fasea burututzat emango duten ekintza berriak garatuko dira (hiri-altzariak, elementu apaingarriak, etab.). - M.S.S.