Emakumeen ahalduntzerako tailerra Elizondon
? |
elizondo - Emakumeen ahalduntzerako tailerren baitan, Baztango udaleko berdintasun zerbitzuak antolaturik Ekonomia sentitzeko tailerra eginen da otsailaren 23an Elizondon, Arizkunenea kultur etxean. 10.00etatik 14.00etarta eta 16.00etatik 20.00etara.. Emagin formakuntza, ikerketa dokumentazioa eta ekoizpeneko kide batek eskainiko du tailerra, euskaraz. Tailerrak hainbat helburu izanen ditu: ekonomia feministaren oinarrizko kontzeptuak ezagutzea, bizitzaren arlo guztietan ekonomiarekin dugun harremanari buruzko gogoeta egitea eta ekonomiaren ikuspegi ortodoxo kapitalista eta androzentrikoen aitzinean, proposamen alternatiboen gainean eztabaidatzea.
Edukiei dagokienean, sexuaren araberako lan banaketa; patriarkatua eta kapitalismoaren arteko alianza; emakumeak, enplegua eta prekarizazioa; zainketa lanen etika; bizitzaren jasangarritasuna; eta elkarmenpekotasuna, ekodependentzia eta ahultasunak landuko dira.
Parte hartzea dohainik izanen da eta asistentzia ziurtagiria egonen da. Plaza mugatuak izanen dira, beraz, komenigarria da lehenbaitlehen izena ematea. Otsailaren 15 arte izanen da izena emateko aukera, Berdintasun zerbitzuetara deituz (948 58 00 06) edo e-postaz (berdintasuna@baztan.eus). - F.A.G.
Más en Navarra
-
San Fermín 2025 | Pablo Gil, enganchado por el cuerno: "La camiseta rota se viene para Castellón"
-
Asiron, crítico con los insultos de ultras y la tensión vivida en San Saturnino
-
El joven pianista Nicolás Pérez-Nievas vence en el certamen de Oerias de Portugal
-
Las comidas de San Fermín, la fiesta que se saborea en cuadrilla