Gurea eta Elkarren proiektua aurkeztuko da
Otsailaren 28an 18.30ean Usurbilgo Sutegiko erakustaretoan herritar eta eragileei azalduko zaie
Usurbil - Jakina denez, hutsik dagoen Michelingo lurzoruan kokatuko dituzte Gureak eta Elkar Fundazioa euskal enpresek euren jarduera nagusiak. Udala eragile aktibo izan da proiektu hori Usurbilen gauzatzeko.
Horregatik, proiektuaren zer-nolako nagusiak zedarritzen ari diren honetan, hiru eragileek jendaurrean aurkeztuko dute, usurbildarrei zein eskualdeko eragileei proiektuaren nondik norakoen berri emateko. Ekitaldia otsailaren 28an, ostegunean, izango da, 18.30ean, Sutegiko erakustaretoan. Egun horretan, gainera, erakusketa bat ere zabalduko dute, proiektuaren irudi esangura-tsuenekin. Ekitaldia, hortaz, irekia da, eta proiektu honen gaineko interesa edo jakin-mina duten herritarrei bertaratzeko gonbita egin zaie.
Elkarren eta Gureaken ezarpenak eragin positiboa izango du Usurbilentzat eta eskualdearentzat, baita bertako hainbat sektore eta enpresarentzat ere. “Aukera berriak irekiko dituelakoan gaude, sinergia berriak eta elkarlan-dinamika berriak”, dio Xabier Arregi alkateak. Eskualdearen garapen sozioekonomikoan proiektu giltzarria izango dela uste du Arregik. - A.M.
Más en Navarra
-
El Ayuntamiento de Pamplona convoca una oposición para cubrir dos plazas de Grado Medio para jardines
-
Pamplona: las trabajadoras sociales niegan presiones políticas
-
Primera campaña de información y prevención contra el Lyme del Ayuntamiento de Pamplona
-
Elizondo abre camino a 20 menores migrantes: empleo, formación y vida en comunidad