elizondo - Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira, Baztango Udaleko Berdintasun eta Kultura Zerbitzuek antolatutako azken ekitaldia burutuko da bihar Elizondon.

Kontukantoi taldeko Beatriz Egizabalek helduendako Baubo izeneko ipuin kontaketa saioa eskainiko du bihar Elizondon, Arizkunenea Kultur Etxean, 19.00etan hasita.

Beatriz Egizabal, duela hogei urte hasi zen ipuin kontatzen. Ipuinak emakumearen ikuspuntutik kontatu ohi ditu, feminismotik, eguneratzeko beharra dutela iruditzen zaizkion estereotipoak aldatzeko ahaleginak eginez. - F.A.G.