Lazkao- Ondorengo belaunaldiak eta egungoak iraunkortasunean hezteko asmoarekin Plastikoa Itsasoan, ze plastiko? izenpean hiru ekitaldi antolatu dituzte Lazkaon datorren asterako. Asteazkenean, hilak 20, 14.30ean hasita, San Benito Ikastolan hitzaldiak izango dira, LH3, LH4 eta DBH1eko ikasleentzat. Egun berean baino 18.30ean, Arerian Hondar 2025 film dokumentala eskainiko da, doan. Aurkezle eta hizlari lanetan ibiliko da filmaren zuzendaria, Cesare Maglioni. Bere ondoan izango da Sara Lizartza itsas biologoa. Biak itsasoetako plastikoen kalte larriak landuko dituzte. Hurrengo egunean, martxoaren 21ean, Ikastolako ikasleekin garbiketa eta puntu ilunen identifikazioa landuko da eta ostiralean, berriz, Uraren Nazioarteko Eguna ospatuko da, eta performancea egingo dute ikasleek 15.00etan, herriko plazan.