urdazubi - Korrika dinamiza-tzeko asmoz, hainbat ekitaldi antolatu dira gure eskualdean, Korrika Kulturalaren baitan. Lehenbizikoa igandean izanen da Urdazubin. Iñaki Atxa Aranburu elizondarrak irailan Finlandian egindako egonaldian grabatutako irudiekin ekoitzitako Hartz eta otsoekin lotan izeneko bideoa proiektatuko da, 17.30ean Urdazubiko kultur etxean. Aipa-tzekoa da bideo honetatik eratorritako film laburra Bilbao Mendifilm Festival-en saritua izan zela 2018 akabailan. - F.A.G.