irurita - Dantza filma proiektatuko dute gaur 19.00etan Iruritako Damaso Zabalza Gizarte Bilgunean. Baztango Udaleko Kultura Batzordeak, Arte eta Kultura 2019 programaren baitan antolatu du emanaldia. Sarrera doan izanen da. Irailean, Donostiako Zinemaldian estreinatutako filmak kritika arras ona jaso du han eta hemen. Telmo Esnalek zuzendutako filma da Dantza, bizitzaren zikloari buruzko istorio bat, bizirik irauteko borrokarena. Eta dantza da hori konta-tzeko hautatutako hizkuntza. - F.A.G.