elizondo - Lau egun ber-tzerik ez dira gelditzen aurtengo Korrika Garestik abiatzeko. Gure eskualdetik apirilaren 8an pasako da eta aitzinetik, urtero bezala, Korrika Kulturala burutzen da, giroa sortzeko. Horren harira, atzo Baztanen egun osoko Korrika besta egin zen. Goizean, Amaiurren elkartu eta kafe bat hartu ondotik, bizikleta martxa jendetsua egin zen, Amaiurtik Elizondoraino. Bertan, Eskisaroi jatexean bazkalduta, bertso poteo alaia egin zuten, Joanes Illarregi eta Ander Lizarralderekin, eta arratsean, Gaztetxean, Tumatxak taldearen kontzertuarekin eta DJ Taperekin borobildu zen besta. - F.A.G.