senidetuta. Idiazabal eta Arabako Eltziego herria senidetuta daude eta urtean bi bisita egiten dituzte. Asteburuan arabarren txanda izan da eta Idiazabalen izan dira. Goiz eresiarekin hasi ziren eta ondoren bertako produktuen dastaketa egin zen. Bi herrietako dantzarien emanaldiak jarraitu zuen. Musika ez zen falta izan eta bazkaltzerako eltziegotarrek patatak egin zituzten, errioxar erara. Arratsaldean gazta eta ardo dastaketak egin zituzten. Argazkia: M.A.