irurita. 180 haur eta gaztek hartu zuten parte joan zen larunbatean Iruritako Salbatore elizan buruturiko Haur eta gazte musikarien VIII. Topaketan. Elizondoko Abesbatza Ttikiko kideez gain, inguruko ikastetxeetako ikasleek parte hartu zuten, zehazki, Elizondoko eskola publikoko ikasleak, Baztan Ikastolakoak, Herrietako Eskoletakoak eta Lekarozko Bigarren Hezkuntzako Insitutukoak izan ziren parte hartzaileak. Gainera, aurten, Errenteriako Zaria koru eskolak ere parte hartu zuen, gonbidatu bezala. Elizondoko eta Errenteriako abesbatzek eskaini zituzten kantu gehienak, eta bukatzeko, denek batera bertze hainbat ale kantatu zituzten, eliza bete zuen jendetzaren gozamenerako. F.A.G./Argazkia: Ondikol