oiaregi - Apirilaren 23an eta 26an hiru eta hamabi urte bitarteko haurrendako tailerrak eskainiko dituzte Bertizko natur parkean. Apirilaren 23an, asteartean, 15.30etik 17.30era izanen da lehendabiziko txanda eta 17.30etik 19.30era bigarrena. Or-tziralean, hilaren 26an, berriz, 10.00etatik 12.00etara eta 12.00etatik 14.00etara elkartuko dira. Tailerretan hainbat irudi eta material erabiliz beirateak egitea aurreikusi dute. Txanda bakoitzean, gehienez ere, hogei haur onartuko dira. Aitzinetik izena emateko 948 53 24 21 telefonora dei daiteke. Tokia izanez gero, egunean berean ere apuntatu ahal izanen da. Bi euro ordaindu beharko dira. - F.A.G.