irurita - Hasteko, astelehenean, Infernuko errotara eta Kortariko gasnategira irteera eginen dute. 10.30ean Etxebertzeko bordara joanen dira autoetan eta ondotik Infernuko errotara joanen dira. Bertan bazkalduko dute, norberak eraman beharko duelarik bere jatekoa. Gero 16.00etan Kortariko bordara joanen dira gasna nola egiten duten ikustera. Irteeran parte har-tzeko bihar (apirilak 20) arte epea zabalik dago. Irteera honetan parte hartzeko, 8 urte artekoek 2 euro ordaindu beharko dute eta hortik goitikoek 5 euro.

Bertzalde, apirilaren 25ean 6 urtetik goitikoendako lehen sorospeneko ikastaroa antolatu dute. Gizarte bilgunean burutuko da, 16.30ean haurrendako eta 17.30ean helduendako. Biharamunean, apirilaren 26an, mendi irteera eginen dute Elizondora, Udaberriko Azoka izanen dela aprobetxatuz. Ibilaldi luzea 10.00etan abiatuko da eta 11.00etan, aldiz, ttikiendako ibilbidea, biak plazatik. Norberak bere bazkaria eraman beharko du eta elkarteak kafea eta bizkotxoa jarriko ditu. - F.A.G.