Iruritako mendi duatloia martxan
Iazko arrakastaren ondotik, II. edizioa maiatzaren 25ean ospatuko da
irurita - Iaz antolatu zuten Iruritan lehenbiziko aldiz mendi duatloia. !28 parte hartzaile izan ziren, eta egiraldi arras txarra egin zuen arren, bai antolatzaileak eta baita kirolariak ere kontent gelditu ziren esperientziarekin, hortaz, aurten, bigarren edizioa antolatu dute iruritarrek, maiatzaren 25ean herrain jendea esku zabalik hartzeko prest. Mendi duatloia izaki, bi zati ditu, iaz bezala, probak: hasteko, lasterka, 10,5 kilometro osatu beharko dituzte, eta gero bertze 2o kilometro bizikletaz. Bakarka edo binaka parte har daiteke, bakoitzak modalitate bat osatuz; bizikleta elektrikoarekin ere egin daiteke, kasu honetan bakarka nahitaez. Proban parte har-tzeko, maiatzaren 15era arte izena eman daiteke www.kirolprobak.com webgunean. Informazio gehiago nahi izanez gero, iruritakoduatloia.com bisita daiteke. Duatloiaz gain, egun osoko egitaraua antolatu dute. - F.A.G.
Más en Navarra
-
6.327 personas han votado ya para elegir el cartel de Sanfermines 2024
-
Concesión de una parcela en Lezkairu que acogerá el Instituto de Agrobiotecnología (IDAB)
-
Homenaje a Herminia León Ruiz, vecina centenaria de la calle Artajona de la Txantrea
-
La Escuela Joaquín Maya abre del 2 al 14 de mayo el plazo de inscripción de nuevo alumnado para el próximo curso