doneztebe - Larunbatean 10.30ean hasiko da Udalak antolatutako II. Argazki Rallya. Udaberria eta Doneztebeko etxeak gaien inguruan egin beharko dituzte argazkiak. Sariei dagokienez, 100 euroko hiru sari izanen dira (gai bakoitzeko irabazleari eta herriko onenari), eta 50 euroko sari argazkilari gazte onenari.

Parte-hartzaileek, Rally egunean bertan izena eman beharko dute musutruk, 09.00etatik 10.00etara, herriko ostatuan eta bakoitzak bere memoria-txartela hutsik eraman beharko du. 13.00etan akituko da. Argazkiak jasotzerakoan, txartelak gehienez hamar argazki izan beharko ditu. Aurkeztu nahi ez diren argazkiak ezabatzea onartuko da. Parte-hartzaile bakoitzak argazki bat aukeratu beharko du gai bakoitzeko, eta emailez bidali aste bateko epean (maiatzak 23a baino lehen), ondorengo helbide elektronikora: alkatetza@ doneztebe.eus. - A.A.A.