SUCESOS
Un joven asesina a su padre tras una discusión familiar en La Rioja
Azken txanpan sartuko da Mugaz Gain antzerki jaialdia Beran
bera. Mugaz Gain 2019 antzerki-jardunaldiak joan den astean hasi ziren, Berako eta Pasaiako DBHko ikasleen eta Uxanekoen Vaya corte antzezlanaren emanaldiekin. Aste honetan Lehen Hezkuntzako ikasleen txanda izanen da. Gaur goizean, Jesusen Bihotza ikastetxeko haurrek Zaborra antzeztuko dute eta ondotik Ricardo Baroja eskolako ikasleek Superamatxi eta Txokolatezko etxetxoa lana oholtzaratuko dute. Hiru antzezlan horiek ate irekietan ere eskainiko dituzte 18.00etan. Ortzegunean, jardunaldiak borobiltzeko, Ricardo Barojakoek Zer izanen ote? eta Labiagakoek Gaua gauekoentzat eta eguna egunekoentzat eskainiko dituzte. Arratsaldean, ate irekietan, horiek berak ikusi ahalko dira. Argazkiak: utzitakoak