Mihura eta Oiartzabal garaile Berroetan
III. Berroeta-Saioa-Berroeta mendi maratoi erdia eguraldi arras txarrarekin burutu zen
berroeta - Berroeta-Saioa-Berroeta mendi maratoi erdiaren 3. edizioa burutu zen igandean Berroetan. Eguraldia kontra izan arren, izena eman zuten 70 korrikalaritik 62k hartu zuten parte. Antolakuntzak ibilbide alternatibo bat prestatu behar izan zuen, Saioa kanpoan utziz, lainoagatik arras arriskutsua suerta zitekeelako. Ibilbide berria ongi seinalizatua egon zen eta bai berroetarrak baita partehartzaileak ere gustura gelditu ziren emaitza berriarekin. Beraz, baldintza klimatikoak gora behera, erabat arrakastatsua izan zen. Korrikalariek oztopo guztiak gainditu eta helmugara iritsi ziren herriko plazan bildu zen jende arteko txalo zaparradaren laguntzarekin.
Lehena ailegatzen, Arraiozko Iñaki Mihura izan zen (1:48:25), bigarrena Iñaki Korta azpeitiarra (1:54:48) eta hirugarrena Azpilkuetako Unai Barazabal (1:55:01). Ibilbidea bi ordu baino guttiagotan egin zuten bakarrak izan ziren.
Parte hartu zuten bederatzi nesken artean lehena, Lezoko Lourdes Oiartzabal izan zen (2:14:35); Urruñako Maud Combarieu bigarren (2:19:51) eta Zizur Nagusiko Maria Loizu hirugarren (2:22:02). Bortz segundorengatik ez zen podiora igo Berako Jone Zelaieta (2:22:07). Bosgarren, Doneztebeko Maider Irazoki izan zelarik (2:47:12).
Mihura izan zen ere, noski, lehen baztandarra, eta erakutsi zuen, bertze behin, sasoi betean dagoela, berriki Xtrem Monrealgo Higa irabazi du, hirugarrenez jarraian, eta gainera, probaren errekor berria ezarriz.
Heldu den urtean berriz errepikatzeko gogoz daude Berroetan, eta gainera, espero dute 2020ko edizioa Nafarroako txapelketako egutegiaren barne egotea. - F.A.G.
Más en Navarra
-
1.050 denuncias ciudadanas registradas desde que comenzaron las fiestas de San Fermín
-
Iruña se ‘vacía’ tras un sábado multitudinario
-
Desalojada una acampada ilegal en la zona del Bosquecillo y la Taconera con más de 40 tiendas de campaña
-
Las peñas saldrán en silencio este domingo de la plaza de toros en protesta por la agresión sexual del día 11