SOCIEDAD
Navarra se prepara para las nevadas: movilizados hasta 68 equipos quitanieves
Zubietako plazak 100 urte bete dituela ospatzen
zubieta - Plazaren mendeurren ospakizuna antolatzeko hirugarren bilera eginen dute gaur Zubietan. Herriko Ostatuan bilduko dira, 19.30ean. Azken bileran bildutako proposamenei helduko diete. Herriko jendeari argazki zaharrak bildu eta horiek egungoekin alderatuz erakusketa bat egitea aukera ona izan zitekeela aipatu zuten. Tailerrak, pilota-partidak eta dantzak antolatzeko aukerez ere solastatu ziren. Herriko gazteei parte hartzeko aukera luzatu nahi izan zieten eta atautxi-amatxi edo herritarren bati elkarrizketa egitea proposatu zieten, gaztetako plazako bizimoduaz solastatzeko. - A.A.A.