Azpeitiko Udalak adinekoentzako zerbitzu berria sortu du
Helburua “adinekoen autonomiari eusten laguntzea” da, “ohiko inguruan mantentzen”
azpeitia - Udalak “hauskortasun egoeran dauden adineko pertsonei” zuzendurik dagoen Goiz lagun izeneko zerbitzu berria jarri du abian. Zerbitzua goizez eskainiko da eta bere helburuak “adinekoen autonomiari eusten laguntzea, ohiko inguruan mantentzen eta gizarteratzen laguntzea eta etorkizunean izan ditzaketen nahasteak aurrezaindu edo atzeratzea” dira, adierazi du Esti Elduaien, Gizarte Zerbitzuetako batzordeburuak.
Goiz lagun zerbitzua goizez eskaintzen da (gehienez 15 pertsonekin osatutako taldean) eta erabiltzaileekin hiru arlo edo eremutan egiten da lan (kognitiboan, psiko-afektiboan eta harreman, aisialdi eta kulturari lotutakoan).
Zerbitzuari buruzko informazioa nahi duenak Gizarte Zerbitzuetatik pasa edo 943 157 192 telefono zenbakira dei dezake. - J.L.
Más en Navarra
-
"La poesía es necesaria socialmente como agitadora de mentalidades, nos ayuda a sobrevivir y a sostener la belleza"
-
Fiestas de Estella-Lizarra, para todos y todas
-
El sérum km0 que hizo historia vuelve más fuerte: arrugas visiblemente menos marcadas en 14 días
-
Estella-Lizarra cuenta con el nuevo rincón Jardín de Europa