urdazubi/irurita. Asteazkeneko bezpera eta ortzeguneko Salbatore egunen ondotik, atzo Iruritako eta Urdazubiko bestak erdigunera ailegatu ziren eta haurrak izan ziren protagonista nagusiak, ipuin kontalari, zirko emanaldi eta haurrendako jokoak nabarmendu ziren. Arratsean Urdazubin rock kontzertua izan zuten, herriko Aizkor Erauntsia taldeko kideek eskenatokia partekatu zuten Ufestuek taldekoekin eta Buiaka elektrotxarangarekin; Iruritan ere Burrunba elektrotxarangaren doinuekin gozatu zuten, baita Tirry & Tery disko jartzaileekin eta Oharkabe taldearekin ere. Gaur, larunbata, giro ederra espero da bi herrietan, hain gustagarria eta jendetsua izaten den zikiro jatea izanen baitute. F.A.G.