San Bartolome jaietarako irudi bila dabiltza Ibarran
Herrian bizi edo bertan ikasten duen haurrek izango dute parte hartzeko aukera, ekainak 14a baino lehen
Ibarra -San Bartolome jaietako egitaraurako marrazkiak aukeratzeko lehiaketa martxan jarri dute Ibarran.
Gaia librea da, baina aurkeztutako lanek Sanbartolomeak 2019 esaldia eta Ibarrako armarria edo hori jartzeko lekua, behintzat, eduki beharko dituzte. Ezin da egilearen izenik edo bestelako adierazpenik idatzi, marrazkian bertan.
Ibarran bizi edo herrian bertan ikasten duten haurrek izango dute lanak aurkezteko aukera. Bi kategoriatan banatu dituzte: LH1etik LH6rako ikasleak eta DBH1ekoak eta DBH2koak. Elaborazio teknika librez egindako lanak aurkeztu behar dira. Marrazkien formatuari dagokionez, A4 neurrikoak izan behar dute eta orientazio bertikala edukiko dute.
Bozetoa gutun-azal itxi batean entregatu behar da egilearen datuekin. Lanak ekainaren 14a baino lehen entregatu behar dira, kultur etxean. Abuztuan jakinaraziko dute, festa batzordeak izendatuko duen epaimahaiak hartuko duen erabakia. - M.S.S.
Más en Navarra
-
Los trabajos en Corralillos obligan a prohibir el aparcamiento en algunas zonas
-
Los firmantes del presupuesto de Pamplona 2026: "Cohesión, estabilidad y avances sociales"
-
Así se repartirán en Pamplona los millones de un presupuesto récord para 2026, partida a partida
-
Cambia el sentido de circulación por las obras de la rotonda en la Avenida Zaragoza de Tudela