zarautz - Zarauzko Udaleko Kultura Sailak eskainitako Daniel Txopitea beka eman zioten ostegun iluntzean Ruben Martin De Lucas artistari. Modelo aretoan ospatu zen ekitaldia eta bere hitzak entzuteaz gain, bere obraren zati bat ikusteko aukera izan zen. Hain zuzen ere, bere ikus-entzunezko bi film labur eskaini zituzten.

Artista bisualak, Burocracias obra gauzatu ahal izango du Zarauzko Udalaren diru-laguntzari esker. “Burocracias proiektuarekin muga oso inozo batzuk irudikatzen ditut, eta nire helburua da ikusleek hausnartzea muga horien inguruan.”, esan zuen osteguneko ekitaldian Martin de Lucas, Madrilgo artistak. “Azken finean, mugak gizakiak sortutakoak dira, mapa batean marraztuta daudenak. Batzuetan administratiboak dira, eta besteetan horma bihurtzen dira”, gehitu zuen.

Hala, Burocracias lanketan paisai ezberdinak hartu, “mugak” marraztu eta hori zeharkatzeko itxaroten ari den jende ilara luze bat sortzen du, eta muga hori “oso inozoa izan ohi da”: “Batzuetan lurrean jarritako xaflak, besteetan marra sinple batzuk... Ezerezaren erdian dago jende hori, eta ikusleak ebidentziaz ikus dezake hor dagoen edozeinek erraz igaro dezakeela pareko marra hori. Badirudi, ordea, ilaran daudela norbaiten baimenaren zain”, jakinarazi zuen De Lucasek.

Honekin guztiarekin ez dio ikusleari iritzi bat sorrarazi nahi, baizik eta gizarteak galderak egin ditzan nahi du: “Niri gustatuko litzaidake jendeak hausnartzea hainbat gauzen inguruan. Nazio kontzeptua, esaterako, ez da existitzen objetiboki, gure imajinario kolektiboan soilik dago eta kon-tzeptu abstraktu bat da”, azaldu zuen De Lucasek. “Batzuetan boteredunek gure imajinario kolektibo hori manipulatzen dute, eta horrek eraman gai-tzake uniforme bat jarri eta pareko ezezagunari tiro egitera”.

‘burocracias’ proiektua zarau-tzen Beste hainbat lekutan egin duen bezala, ekainean zehar Zarau-tzen izango da eta Burocracias proiekturako irudiak ateratzeko asmoa duela nabarmendu zuen.