ZaRAUTZ - Gaur Zarauzko Triatloia jokatuko da eta hori dela eta, inguruko hainbat errepide eta kale itxiko dituzte 15.30etatik aurrera. Hasteko, San Inazio kalea eta Meagaseko errepidea itxita izango dira 15.30-18.35 bitartean. 17.00etatik 19.30etara berriz, Nafarroa kalea, Mendilauta, Zumalakarregi, Zinkunegi, Lizardi, Etxepare, Axular, Lauaxeta, Orixe, Don Leandro, Mandabide, Aresti, Ixpilla eta Mollarri kaleetako sarrera errepideetatik ezingo da pasa. 17.30etik 22.00etara Gipuzkoa kalea, Seitximeneta eta San Frantzisko kaleen artean eta Zinkunegi eta Nafarroa kaleko surtidorearen artetik ezingo da igaro. Azkenik, 17.00etatik 22.00etara bitartean Zigordia kalea, guztiz itxita egongo da.

Trialoiaren antolatzaileek adierazi dutenez, ibilgailuak zehaztutako kaleetan aparkatuta dituzten herritarrek ezingo dituzte bertatik mugitu Triatloiak irauten duen bitartean. Kale horietan kokatutako garajeetatik ere ezingo dituzte atera; ezta sartu ere.

Aldaketak autobus zerbitzuetan UK09, UK10 eta UK11 lineatako autobusek ez dituzte ohiko ibilbideak egingo, Lurraldebusek jakinarazi duenez. Beraz, 15.30etatik aurrerako autobus zerbitzuan aldaketak izango dira, 18.00ak arte, gutxi gorabehera.

Aldi berean, Urola Kostako Udal Elkarteak azaldu duenez, merkataritzari, ostalaritzari eta zerbi-tzuen sektoreari zuzendutako hondakin bilketa zerbitzua ez da ohiko ordutegian izango. Zarautzen eta Getarian 9.30etik aurrera jasoko dituzte hondakinak; Zumaian, 10.30etik aurrera; eta Orion, 12.30etatik aurrera.- A.Z.