Zaldibia- Zaldibiako LHko 5. mailatik DBHko 3. mailara bitarteko ikasleek dronen munduaz gehiago ikasteko aukera izango dute datorren asteazkenean, ekainak 12an. Hala, 16.00etatik 19.00etara bitartean dronak nola erabili behar diren jabetzeko aukera eta horiek proba-tzekoa izango dute Resti pilotalekuan. Izena Karreane kultur etxean eman beharko da, eta bihar izango da azken eguna horretarako.