Zestoako Antzerki Asteak 560 ikusle inguru bildu ditu
Lau obra taularatu dituzte aurtengo edizioan Eromen taldeko kideek eta berrikuntzak ere izan dira
Zestoa- 560 lagun inguru bildu dira guztira Zestoako Antzerki Astearen bueltan eta antolatzaileak gustura agertu dira lortutakoarekin. Eromen produkziokoek antolatutako egitasmoa San Joan egunean hasi eta joan den larunbatean amaitu zen. Edizio honetan, lau obra taularatu dituzte. Bi ni haurren an-tzezlana, Eromen taldearen Florida kale antzerkia, Ainhoa Odriozolak idatzitako eta Amancay Gaztañagak zuzendutako Orlacen eskuak eta Ander Lipusek zuzendutako Zazpi senideko. Gainera, berrikuntzak ere izan dira edizio honetan, bi ekintza berri egin baitituzte: Herri an-tzerkia, norentzat eta zertarako? Kultur-mahaiaren garrantzia mahai ingurua egin zuten ekainaren 27an, eta saioan, inguruko herrietako adituek parte hartu zuten. Horrez gain, antzerki ikastaro irekia izan zen.
Más en Navarra
-
Vecinos de varios barrios de la comarca de Pamplona se unen frente a Testa Residencial
-
Arguedas critica que el Gobierno de Navarra "deniega" la subvención al centro de día
-
El Parque Natural de Bértiz abre sus puertas al Día del Medio Ambiente
-
Obras, calles cortadas y restricciones de tráfico hoy en Pamplona