Errenteria - Landarbaso abesbatza hilaren 21ean Balira joango da hango lehiaketa ospetsuan parte hartzera eta Errenteriako madalenak hasi aurretik herrian eskaintzen ohi duen emanaldian Indonesian aurkeztuko duen egitaraua abestuko du.

Errenteriako kontzertua igande honetan izango da 19.30ean, Magdalena ermitan. Bertako ateak 19.00etan irekiko dira.

Landarbasok Balin bi kategoritan parte hartu du, Abesbatza mistoen eta Erlijio musikaren ataletan, hain zuzen. Beraz, igandeko kontzertua ere bitan banatuta egongo da.

Erlijio gaia duten lanekin hasiko dira eta ondoren kanta ezagunekin jarraituko dute. Sei obra abestuko dituzte guztira. Juan Gutiérrez Padillaren Deus in auditorium meum intende, Lorenzo Donatiren Si Cut Cervus, eta Vitaustas Miskinisen Pater noster, Alessandro Cadarioren Lau teilatu kantaren egokitzapena, Ken Stevenen Down and dusk II, eta Laura Jakobsoneren Div Dujinas Gaisa Skreija. Ordubeteko iraupena izango du emanaldiak.

Lehiaketa baterako kantak direnez, exekutatzeko zailak izango dira. - A.M.