AZPEITIA - Baigera jubilatuen elkarteak Leitzan kokatuta dagoen Peru Harria museoa ezagutzera joateko txangoa antolatu du irailaren 19rako (irteera 9.00etan izango da San Martin egoitza aurretik). Txangoaren prezioa (bazkaria barne) 35 eurokoa da eta parte hartzeko interesa dutenek hilaren 15etik irailaren 16ra bitartean eman ahalko dute izena Baigerako bulegoan (astelehenetik ostegunera 10.30etik 12.30era). - J.L.