Azpeitia - Urtero gisa, Ilunpe pilota elkarteak eta Azpeitiko Udalak goi mailako pilota partidak antolatu dituzte San Inazio egunerako Izarraitz frontoian.

Pilotari profesionalen arteko aurtengo jaialdia 22.30ean hasiko da eta bertan bi partida ikusteko aukera egongo da. Lehenengoan azken urtean profesionaletara pasatu diren Ilunpeko bi pilotariak ikusteko aukera izango dute herritarrek. Izan ere, Alberdi eta Egiguren V.a azpeitiarrak aurrez aurre arituko dira. Alberdi Arangurenekin arituko da aurrean izango dituzten Egiguren eta Erostarberen aurka.

Horren ondoren, jaialdiko partida nagusiaren txanda izango da. Bertan Olaizola II.ak eta Albisuk, Altuna III.aren eta Zabaletaren aurka jokatuko dute.

Antolatzaileek zaletu guztiak animatu nahi dituzte hilaren 31eko partidak ikustera gerturatzeko. Sarrerak dagoeneko eros daitezke Internet bidez Ertradium plataforman. Takilan, berriz, hilaren 27an (11.00etatik 13.00etara) eta 31n (12.00etatik 14.00etara) erosi ahalko dira (prezioa 30 eurokoa da). - J.L.