Leok’k zestoarren kontzertua, gaur Beheko plazan
Zumaian izango da 23.00etan hasita eta beraienhirugarren diska aurkeztuko dute zuzenean
ZUMAIA ? Leok’k taldeak kontzertua emango du gaur gaueanZumaian, Beheko plazan. Iazargitaratu zuten Infinituari segika diska aurkeztuko dute zuzenean. Emanaldia 23.00etan hasiko da.
Zestoako taldea sortu zutela 50urte ospatu zituzten iaz, etahorrekin batera plazaratu zutenlan hau, beraiek sortutako hirugarrena.
Aurreko biak bezala, Mendebaleko Saharako Saemel priektuarenbarruan doa eta diskaren salmentatik ateratako irabaziak UNMSerakundeari (Emakume Sahararren Batasun Nazionala) emangodizkiote.
Gaur egun seikotea, Antonio Kortadik (gitarra erritmikoa etakoroak), Gotzon Lizasok (sintetizadoreak eta koroak), Jesus Aranberrik (Hammond organoa eta piano elektrikoa), David Gorospek(bateria), Alfonso Guillok (baxua)eta Luis Llavori zumaiarrak (ahotsaeta gitarra solista) osatzen dute.
ROCKA EUSKARAZ Taldea 1968ansortu zuten eta garai hartan rockmusika euskaraz abesten zuten talde urrietakoa zen Leok’k. 1972an,taldekideak soldadutzara joanbehar izan zuten eta beraz, taldeadesegin egin zen.
1992an elkartu ziren berriro, Zestoako rockaren urteurrenaren baitan. Kontzertu batzuk eman zituzten, eta baita jaialdi batzuetan parte hartu ere. Lehen kontzertuhaien ondoren, estudioan sartu etalehen diskoa grabatu zuten, 2006.urtearen inguruan. ?A.Z.
Más en Navarra
-
Comienzan las labores de desescombro en el Planetario tras el incendio del 14 de enero
-
El Parlamento de Navarra pide reubicar el proyecto de planta de biometano de Sesma
-
Tudela compra un nuevo graderío modular desmontable para eventos y espectáculos
-
La Red Civivox conmemora este fin de semana el aniversario del fallecimiento de Pablo Sarasate