EUSKARA. G7aren gailurrak bultzatzen duen globalizazioari aurre egiteko asmoz, IRABIA Irati Iparraldeko Biltzarrak, Iratiko oihanaren inguruan itzuli bat antolatu zuen 7 gailurretatik igaroz. Abuztuaren 1etik 4ra oinez eman zituzten goiz arratsaldeak, Zaraitzu, Aezkoa, Garazi eta Zuberoako eskualdeak lotuz. Gaualdea eztabaidarako unea zen eta Euskara, Lurra eta Askatasuna izan zituzten mintzagai, guztien artean iritzi eta hausnarketak elkar trukatuz. Abuztuaren 1ean Orbaizetara iritsi ziren eta Aezkoako elkarte ezberdinetako partaideek harrera egin zieten. P.C. / Utzitakoa.