elizondo - Arkupeak Jubilatu eta pentsionisten elkartearen urteko egun garrantzitsuenetariko bat Bazkideen Eguna izaten da. Aurtengoa urriaren 24an ospatuko da, azken urteetan bezala, Gorraizen. Autobusez eginen dituzte bazkideek joan-etorriak. 11.00etan Gorraizera ailegatu eta 12.00etan meza izanen dute. Gero, urtean zehar burututako lehiaketa desberdinetako sari banaketa ekitaldia eginen dute eta ondotik, omenaldien txanda izanen da. Batetik, aurten 85 urte bete edo beteko dituztenei eskaintzen zaie omenaldia, eta bertzetik, aurten urrezko edo diamantezko ezteiak bete edo beteko dituzten bikoeei. 14.00etan bazkaria izanen dute eta gero dantzaldia, 19.00ak arte. Bazkideen egunean parte hartzeko abuztuaren 26, 27 edo 28an eman behar da izena, bakoitzak bere herriko ordezkariari erranez. 45 euro kostako da. - F.A.G.