oieregi - Asteburu honetan hasiko dira Nafarroako Gobernuak udazkenean Nafarroako turismo ekintzak sustatzeko antolatutako “Misteriozko baso eta mahastiak” programako ekintzak. Eskualdeari dagokionean, bihar, Xendra zaporedunak izeneko egitasmoaren baitan, Navarra al Natural enpresak, Bertizeko basoan murgiltzeko parada eskainiko du, Iturburua izeneko ibilaldiarekin. Egitasmo honetan naturaren aniztasuna oinezko paseo gidatuen bidez ezagutzeko aukera eskaintzen da, eta bukaeran, bisita borobiltzeko, Bertizko Ixiart artisautza dendan bertako produktuen dastaketa bat izanen da. 10.30ean izanen da bisita gidatua. Biharkoaz gain, urriaren 30ean eta azaroaren 9an errepikatuko dute. - F.A.G.